Euskal Gaztaren Azoka, bi egunez Idiazabalen
Asteburu osorako egitaraua antolatu dute Idiazabalen, Gazta Azokaren aitzakian. Dastaketak, erakustaldiak eta lehiaketak izango dira, besteak beste.
Euskal Gaztaren 4. Azoka egingo dute asteburuan Idiazabalen, ostiralean hasi eta igande eguerdira arteko egitarau betearekin. Euskal Herriko lurralde guztietako 24 gaztagile bilduko ditu artzainen lana babestu eta balioan jarri nahi dituen feriak.
Maiatzak 6, ostirala
18:30. Mami txapelketa egingo dute, plazan.
Maiatzak 7, larunbata
11:00-14:00 eta 17:30-20:00: Euskal Gaztaren Azoka.
11:30. European Cheese Route elkarteko sei gaztagileren gaztak dastatzeko aukera.
12:30. Mamia egiteko tailerra.
16:30. Artzain izan nahi dut jarduera, Aritz Ganboarekin.
19:30. Tio Teronen Semeak taldearen dantza ikuskizuna.
Maiatzak 8, igandea
10:00-15:00. Euskal Gaztaren Azoka.
12:00. Artaldearen pasaera herrigunetik.
12:00. Axari Dantza Taldearen kalejira.
12:30. Artilea lantzeko tailerra.
13:30. Gazta Txapelketako sari banaketa, eta omenaldia Etxeberri Goiko baserriko Juanita Irastortza artzainari.