Final laurdenetako bigarren jardunaldia jokatuko da asteburuan
Beasaingo eskuz binakako pilota txapelketa herrikoiko final laurdenetako bigarren jardunaldia jokatuko da asteburuan. Bihar, 17:30ean, Txomin-Saltxa III Pron-Anartz bikotearen aurka arituko dira. Jarraian, Urte-Imaz eta Verdugo-Olazti bikoteen arteko lehia izango da; larunbatean berriz, goizeko 08:30ean hasita, Usurbe-Intxu Orma-Unaito partida jokatuko dute.