Maddi Sola eta Sara Fernandez ordiziarrak Euskadiko errugbi selekzioarekin garaile izan dira Toulonen
Emakumezkoen taldeak jokatutako bost partidak irabazi zituen.
Maddi Sola eta Sara Fernandez errubgi jokalari ordiziarrak, Euskadiko errugbi selekzioarekin lehiatu dira asteburuan, Frantziako Toulon hirian leku hartu duen Metropole TPM txapelketan, eta Euskadiko errugbi zazpiko emakumeak izan ziren garaile, etxeko taldeari irabazita. Emakumezkoen taldeak lan bikaina egin zuen, jokatu zituzten bost partidak irabazi zituen, eta finalean entsegu bakarra jaso zuten.