Tortilla txapelketarekin hasiko dute Udaberriko kulturaldia
Zeraingo Udaberriko 5. Kulturaldia ostiralean hasiko da. Hiru hitzaldi eta San Isidro eguneko bazkaria antolatu dituzte.
Ostiralean hasiko da 5. Zeraingo udaberriko kulturaldia. 11. patata tortila lehiaketa izango da frontoian, 19:00etan. Afari merienda egingo dute ondoren frontoian bertan. Izena eman behar da udaletxean eta gaur da azken eguna. Sua eta lehengaiak antolakuntzak jarriko ditu. Larunbatean, berriz, Sanson proba jokatuko da Zerain eta Segura artean 15:30etik aurrera.
Asteazkenean, hilaren 11n, Aizpeako meategietako minerala; meategietatik erretze labeetara hitzaldia egingo dute Iñaki Yusta eta Pedro Pablo Gil-Crespo EHUko Geologia eta Mineralogia doktoreek kultur etxean, 19:00etan. Igandean, maiatzaren 15ean, San Isidro egunean, maiatzaren 15ean, herriko artzainen arkume eta Lumagorriko hegal jana izango dute. Udaletxean eman behar da izena eta asteazkena izango da azken eguna. Helduek 15 euro ordaindu behar dute eta 12 urtetik beherakoentzat doan izango da.
Maiatzaren 19an Minbiziari Bizimiña hitzaldia egingo du Elordi Garcia Intxaustik kultur etxean, 19:00etan.
Amaiur hizpide
Kulturaldiko azken jarduera hilaren 25ean izango da. Gaizka Aranguren kazetari eta historialariak Amaiur 1522-2022 Memoria, epika eta politika hitzaldia eskainiko du 19:00etan kultur etxean. Hitzaldi guztiek ordubete iraungo dute.