Zaintza sistemaren inguruko bi mahai-inguru antolatu ditu EH Bilduk
Zaintzaileen egoeraren inguruan arituko dira asteazkenean; zaintza eredu komunitarioz jardungo dute ekainaren 14an

Beasaingo EH Bilduk zaintza ereduak aztertzeko bi mahai-inguru antolatu ditu, Zaintza zaintzen lizenburuarekin. Sistema “aztertu beharra” dagoela diote, “zainduak diren pertsonak egoki babesteko eta zaintzaileen lan-baldintza duinak bermatzeko”.
Zaintzaren egoera testuinguruan jartzen saioa egingo dute, alde batetik. LAB eta ELA sindikatuetako eta Bilgune feministako ordezkariak izango dira hizlariak. Asteazkenean izango da saioa; Zaintza eredu komunitarioak jorratuko dituzte, beste aldetik. Zestoako (Gipuzkoa), Hernaniko (Gipuzkoa) eta Usurbilgo (Gipuzkoa) udaletako kideak izango dira Beasainen. Ekainaren 14an izango da bigarren saioa, astearte batez. Biak Igartzako Jauregian izango dira, 18:30ean.