Bisitari saldoarekin ospatu dituzte jaiak Lazkaomendin
Ekitaldi sorta handiak eta eguraldi paregabeak jendetza erakarri du asteburu osoan Lazkaomendira. Auzotar nahiz lazkaotar ugarik parte hartu dute, baita inguruko beste herrietatik igotakoek ere. Larunbatean, juniorren 46. Lazkaomendi Proba Ibai Azantzak (Vizcay Construccion) irabazi zuen, 2:19:07 ordurekin. Aimar Madina 1:17ra (Ulma) eta Eneko Ortega 1:25era (Laboral) igo ziren podiumera. Mendikoa eta taldekakoa ere Azantzak.
Mus txapelketan 61 bikotek parte hartu zuten, larunbatean. Amaia Sukia eta Aitor Maiz lehengusuek irabazi zuten 1.000 euro eta txapelak. Herri kiroletan, jaian, gazteen taldea nagusitu zitzaien helduei eta zaldibiarrei.













