Aire zabaleko 2. pintura lehiaketan 35 margolari
Esteban Oroz eibartarra, Choé Maze beasaindarra eta Mikel Bolinaga idiazabaldarra izan dira irabazleak.
35 margolarik parte hartu zuten larunbatean egin den Idiazabalgo 2. aire zabaleko pintura lehiaketan. Esteban Oroz eibartarra, Choé Maze beasaindarra eta Mikel Bolinaga idiazabaldarra izan dira irabazleak. Lehiaketako margolan guztiak ikusgai egongo dira, ostegunera arte udal areto nagusian.












