Yeaah taldeak irabazi du Legorretako Herrimatuz saioan
LEGORRETA // Goierriko Bertsozale Elkartea sortu zeneko 40. urtemuga ospatuko dute aurten, 40 urtez herria bertsoz josten lemapean. Ospakizun ekitaldien barruan, lehiaketa berezi bat antolatu dute: Herrimatuz Goierriko taldekako bertso-txapelketa. Hiruna laguneko bederatzi taldek eman dute izena, eta hiru kanporaketa saio jokatuko dituzte, lehen fasean. Legorretan egin zuten ostiralean lehen kanporaketa eta Yeaah taldeak irabazi zuen. Hurrengo saioa Seguran izango da ostiralean.













