Solkie dantza taldeak emanaldia egingo du bihar, 18:30ean
ZERAIN // Solkie dantza taldeak emanaldia egingo du bihar herriko plazan, 18:30ean. Eguraldi txarra egiten badu, pilotalekuan egingo dute. 2019an sortu zuten taldea, eta iaz egin zuten lehenengo emanaldia. Haurren zein helduen taldeek parte hartuko dute. Sagar dantza, aulki dantza, agurra… euskal dantzak dantzatuko dituzte.













