Kronometroak birrindu egin dituzte
Oihana Kortazar eta Asier Larruzea izan dira Txindokiko Kilometro Bertikaleko azkarrenak. Bost korrikalarik hobetu dute Manuel Merillasen marka
Txindokiko Kilometro Bertikalean faboritoek ez dute kale egin. Are gehiago, hegan egin dute: Asier Larruzea Fernandez gueñestarrak (Bizkaia) 36 minutuko langatik jaitsi du 3,6 km-ko eta 980 metroko desnibel positiboko ibilbidean. Bera izan da gizonezkoen artean azkarrena, baina lehen bost sailkatuek hobetu dute Manuel Merillasen du 38 minutuko eta 10 segundoko denbora. Oihana Kortazar izan da emakumezkoetan azkarrena. Elgetarrak 44 minutu behar izan ditu.
Ainhoa Unanue urretxuarra izan da goierritarren artean onena. 7. amaitu du, irabazlearengadik bost minutu eta 48 segundora. Iñigo Uribeetxeberria legazpiarra izan da gizonezkoetan eskualdeko korrikalaririk azkarrena. 8. bukatu du. Larruzeak baino lau minutu gehiago behar izan ditu.
Goierri Trail Koparako proba puntuagarria zen. Halere, sailkapeneko lehen postuetan dauden lasterkari gehienek ez dute parte hartu gaurkoan eta ez da aldaketa esanguratsurik jazo.