Maiatzak 21, San Blas
Idiazabalen festa asteburua antolatu dute, sanblasak ezin izan dituztelako ospatu azken urteetan. Txirrindulari lasterketa, paella jana, barrakak... izan dira gaur
Idiazabalgo festetan gutxitan izango zen gaur bezalako berorik. Baina aurten San Blasak otsailean ospatu beharrean, maiatzean izan dira. Txirrindularitza proba egin dute gaur, esaterako.
Zazpi eta hamalau urteko bitarteko gazteak haritu dira aurrena, adinaren arabera banatuta. Helduen txanda izan da gero. 32 lagun abiatu dira gaurkoan eta denetan azkarrena Xabier Agirre izan da.
Lasterketa |
Neska |
Mutila |
1 | Aiora Alberdi | Oihan Zurutuza |
2 | June Iparragirre | Lizar Erguin |
3 | Haizea Erguin | Eneko Larrea |
4 | Sua Murua | Adei Zurriarain |
5 | Xabier Agirre |
Paella jana ere egin dute. 800 lagunentzako prestatu dute.
Kilimak, Modus Operandi eta Zirkinik Bez taldeek joko dute iluntzean, futbitoan.Bihar, berriz, Lazkaoko erraldoi, buruhandi eta dultzaineroen kalejirak zabalduko du eguna. 12:30ean herri kirol erakustaldia egindo dute plazan. Arratsaldea, haurren danborrada, zezen suskoa eta txistularien alardea egingo dira. Halaber, aurreko asteko aire zabaleko II. pintura lehiaketako margolanen eta herriko eskulan taldeen lanen erakusketa ikusgai egongo da.