Biziola txukuntzeko auzolanak egingo dira datorren astean
LAZKAO // Biziola ekimenaren Lazkaoko lantegia egokitzen hastera doaz. Ekainaren 6tik 10era bitarte, garbiketak egingo dituzte auzolanean, 16:00etatik 20:00etara. «Biziola Fabrika guztion artean eraiki nahi dugu, eta denon esku, bihotz eta buruak ezinbestekoak dira erronka eder honi aurre egiteko», azaldu dute. Izena eman behar da.













