Jaietarako eraso sexisten protokoloa aurkeztuko dute
ATAUN // Ataunen jaiak itzultzeko zorian diren honetan, Biboletak emakume taldeak festetako eraso sexisten aurkako protokolo bat egin du, Ataungo Udalarekin batera. Herritarren aurrean gaur aurkeztuko dute, Kaleak eta gauak gureak dira lelopean, 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan. Aurkezpenera gonbidatu dituzte herritarrak, herriko elkarteak eta eragileak.













