Juan Dualen bila dabiltza

Juan Dual Dual ekainaren 9an ikusi zuten azkenekoz. Atzerrian egon daitekeenaren susmoa dute

Juan Dual Dual beasaindarra ostegunaz geroztik desagertuta dago. Informaziorik izanez gero larrialdi zerbitzuekin harremanetan jartzeko eskatu dute. Online edo 112 zenbakira deituta egin daiteke.

Dualek 12 urte ditu. Metro eta 73 zentimetroko garaiera du eta argala da, 55 kilo inguru. Kamiseta zuria, praka bakeroak eta zapatila zuriak zeramatzan azkenekoz ikusi zutenean.

Cadizen (Espainia) egon daitekeenaren susmoa dute.

 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa