LABek Arcelorren itun esparrua «estatalizatzen» ari dela salatu du
Enpresak «errealitate sindikalari entzungor» egin eta «estatalizazio estrategian beste pauso bat» eman dutela salatu dute, Olaberriko eta Bergarako lantegiei akordio markoa inposatuta.
Arcelor Mittalek Euskal Herrian dituen lantegietako LABeko ordezkariek salatu dute akordio markoa negoziatzen ari dela enpresa, eta enpresaren nahiz CCOO eta UGT sindikatuen asmoa estatu mailara igarotzea dela. Olaberrian, Bergaran, Lesakan, Legasan eta Sestaon ditu faktoriak multinazioanalak.
LABek deitoratu du «errealitate sindikalari entzungor» egiten ari direla sindikatu horiek eta enpresa. «Oraingoan estatalizazio estrategian beste pauso bat eman dute, eta Olaberriko eta Bergarako lantegiak akordio markoan sartzea inposatu dute, bertako komiteekin inongo kontsultarik egin gabe».
Euskal gehiengo sindikala desegin, eta Espainian adostutakoa ezarri nahi dutela gehitu du.