Kallista zerbitzua, hilabete bakoitzeko 3. astelehenetan
ZERAIN // Erizainen kontsulta erabiltzeko Osakidetzaren baimena lortuta eta udalarekin elkarlanean, Antolar elkarteak kallista zerbitzua elkartean ematea eskaini du. Zerbitzua hilabete bakoitzeko 3. astelehenean izango da, 15:30etik aurrera. Etxez etxeko zerbitzua ere eskaintzen dute ezinduentzat. 688 867 412 zenbakira deitu behar da hitzordua egiteko. Uztailaren 18an izango da hurrengoa.













