Aizkoate elkarteak San Pedrotako festa egingo du igandean
ATAUN // Aizkoate kultur elkarteak San Pedro egunaren inguruan egin ohi duen festa berreskuratu du. Igandean izango da, elkartean. Goizean toka txapelketak dituzte, 11:00etan 14 urte artekoena eta 12:00etan 15etik gorakoena. 14:30ean bazkideen bazkaria dute, eta 18:00etan herri kirolak. Udane Ostolaza, Imanol Royo eta Asier Altuna ataundarra harri jasotzen, eta Aimar Aierbe eta Axel Goikoetxea herritarrak korrika ariko dira.













