Alaitasuna errondailak eta Santikutz abesbatzak ohiko erronda egin dute San Joan egunean
Bi musika taldeek emanaldi ibiltaria egin zuten atzo gauean herriko erdigunean. Zaletu ugari elkartu zen errondara.
Legazpiko San Joan jaietako ekitaldi esanguratsuenetako bat egin zuten atzo gauean Alaitasuna Errondailak eta Santikutz abesbatzak. Gaueko 22:3ean hasita, ohiko San Joan erronda egin zuten herriko erdigunean bi taldeetako musikariek. Emanaldi ibiltaria izan zen, eta ikusle ugari elkartu zen.