Helduentzako euskal dantza ikastaroa Axarirekin
IDIAZABAL // Axari dantza taldeak helduentzako euskal dantza ikastaroa antolatu du. Uztailaren 6an izango da, 19:30ean, Guraso Elkartean. Doakoa da eta aurrez izena eman behar da axaridantzaxari@gmail.com helbide elektronikoan edo axaridantzataldea Instagram kontuaren bidez.












