Dendak kalera atera ditu Ilintik Legazpin
Egun osoko feria antolatu du merkatari elkarteak. Arratsalderako ekitaldi ugari daude iragarrita, haurrentzako jokoak, magia, xakea eta musika tartean.
Ilintik antolatuta, Dendak Kalera feria egiten ari dira gaur Legazpiko merkatariak herriko erdigunean. Algar, Aranzazu Optika, Coro Paternain, Cristina, Eder lentzeria, Laubide belar denda, Idoia oinetakoak, Itziar belar denda, Kiska, Korosti kafea, Kuka’s, Lanbroa belar denda, Maitia, Nuñez mertzeria, Mimaru, Oskarbi Optika, Sustrai frutak eta Urcelay oinetakoak dira partaideak, eta Kale Nagusian eta Patrizio Etxeberria kalean jarri dituzte postuak.
Saniko Kuadrillak egindako paellak, Asier de la Iglesiaren Mudita artisau garagardoak, Sorgintxulok gidatutako jolas saioak, Eneko Gutierrezen magia ikuskizunak eta Markel Vesgaren kontrako xake partidek girotuko dute arratsaldea. Musika ere izango da, goizean Doinua musika eskolako trikitilari talde bat ibili da, eta iluntzean, feriari amaiera emateko, Jose Manuel Paternainek akordeoi kontzertua egingo du, 20:00etan hasita.