Akelarre eguna da gaur Ordizian
Osiñe talde feministak eta Ordiziako Koordinadora Feministak antolatuta, bazkaria, batukada kalejira eta manifestazioa dira eguneko ardatzak.
Ordizian Akelarre eguna da gaur. Santa Ana jaien inguruan lehen aldiz egindako egun osoko ekitaldi feminista da, Osiñe Talde Feministak eta Ordiziako Koordinadora Feministak antolatutakoa.
Eguerdian hasi dira ekitaldiak, Tximista sagardotegian egindako bazkariarekin. Arratsaldean, poteo ziklikoa eta musikatua egin dute herriko erdiguneko kaleetan, batukadaren musikaz lagunduta, eta egunari amaiera emateko, Akelarrea edo manifestazioa antolatu dute.















