Buruhandiek eta erraldoiek Ordiziako kaleak alaitu dituzte Santa Ana jaien bezperan
Burrunbazale txarangak lagunduta, kalejira alaitsua eta jendetsua egin dute herriko erdigunean.
Buruhandiak eta erraldoiak ezinbesteko osagaiak dira Euskal Herriko jaietan. Ordizian badute konpartsa bat, eta gaur arratsaldean kalera atera da, Santa Ana jaien hasiera aurreko eguna alaitzeko. Burrunbazale txarangak lagunduta, kalejira alaia eta jendetsua egin dute herriko erdigunean zehar.













