Lazkaoko kiroldegiaren ordutegia aldatuko dute abuztuan
Barandiaran kiroldegiak urtearen gainontzekoan bestelako ordutegia edukiko du abuztuan. Astelehenetik larunbatera 09:00etatik 20:30era egongo da zabalik, eta igande eta jaiegunetan 11:00etatik 20:30era. Gihar gelak ordutegi horixe izango du.
Barruko igerilekua astelehenetik ostiralera 09:00-13:00 eta 16:00-20:00 tarteetan, larunbatetan 09:00-13:00, eta igande eta jaiegunetan itxita egongo da. Abuztuaren 14tik 21era erabat itxiko dute barrukoa. Kanpokoak ohikoa du (11:00-20:30).













