Sei hilabeterako garbitzailea hartuko dute Ataunen
ATAUN // Udalak langile bat kontratatuko du udal eraikinak garbitzeko, ordezkapen gisara. Sei hilabeterako kontratua egingo diote, egunean lau ordukoa lanaldia, arratsaldez. Izena Lanbiden eman behar da, irailaren 5etik 13rta bitartean. Baldintzak Lanbideren webgunean daude.













