Mugikortasun ibilbidea egingo da igandean 12:00etan
IDIAZABAL // Udalak bat egin du Europako Mugikortasunaren Astearekin, Konbinatu eta mugitu lelopean. Iganderako mugikortasun ibilbidea antolatu da. 12:00etan izango da, futbitotik aterata Idiazabalen barrena. Herritarrak animatu dituzte ibilaldian parte hartzera, txirrinduan, patinetan edota patinetean, nahieran egin daiteke.













