Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Hondakin organikoa Zaldibian bertan tratatzeko lehenbiziko baliabideak jarri dituzte

Zaldibia
Udala

Zaldibiako kalean udalak jarriko dituen hamar konposgune komunitarioetatik aurreneko biak kokatu ditu, Mendi-Ondo eta Gaztinadi auzuneetan. Herritarrek izena eman behar dute udaletxean, eta giltza elektroniko bat jasoko dute ontziak irekitzeko.

Mendi-Ondo auzunean kokatutako konposgunea. Organikoa botatzeko lau kaxa handi, eta materia lehorra gordetzeko txikiago bat ditu. /Aimar Maiz
2022/09/20
Aimar Maiz

Hondakin bilketan eta tratamenduan aldaketa bat aplikatuko du Zaldibiako Udalak. Orain arte indarrean dagoen atez atekoarekin batera, etxeetako gai organikoa botatzeko eta bertan tratatzeko konposgune komunitarioak jarriko ditu. Guztira kalean barrena, auzo desberdinetan, hamar jartzea da asmoa, eta lehenengo biak jada erabilgarri daude: Mendi-Ondon eta Gaztinadin.

Zurezko kaxa handi batzuk dira, metalezko tapa bat dutenak. Giltzatuta egongo dira, eta herritarrei emango dieten giltza elektroniko batekin ireki ahalko da. Herritarrei aldatuko zaien bakarra zera da: etxetik kuboan organikoa jaitsi eta kakoan utzi beharrean, kaxa horietako bat zabaldu –konpostaren ontze fasearen arabera, aldiko bat egongo da zabalik–, eta bertan hustea izango da.

Udalak ostiralean aurkeztu zuen bilgune-trataleku berria, eta herritarrek dagoeneko eska dezakete giltza. Izena eman behar, udaletxean. Bi auzune horietako bizilagunek dute lehentasuna, baina beste guztiek ere eska dezakete. Santa Fe jaien ondoren hasiko dira gainerako etxe-multzo eta auzuneetako herritarrekin elkartzen, proposamena esplikatzeko.

“Gutxika, organikoa herrian bertan konpostatzeko ariketan sakontzen goaz. Gaur egun organikoa astean bi aldiz biltzen da, kubo bidez. Lortuko bagenu organikoa  herrian bertan prozesatzea eta konpostatzea, horrekin bilketan eta materialaren prozesaketan aurrezpena edukiko genuke”, azaldu du arloko zinegotzi Mikel Luloagak.

Mikel Luloaga zinegotzia, konposgune komunitarioetako kaxak irekitzeko jarriko dute serraila erakusten./Aimar Maiz

Aurrezpenaz gain, “jendearentzat eguneroko bizitzan eragiten dioten hobekuntza batzuk” badauzkala konposguneak argitu du Luloagak: “Kuboak egun eta ordutegi jakinak ditu, eta neurria ere kuboak ematen du. Kasu honetan, herritarrek aukera izango dute urteko 365 egunetan eta eguneko 24 orduetan organikoa ateratzeko.

Udalak kudeatuko ditu konposguneak, eta udal langileak arduratuko dira organikoa iraultzeaz, nahasteaz eta ontze prozesua kontrolatzeaz. Bizilagunek, hondakinak botatzeaz gain, alboko kaxatxo txikiago batean egongo den materia lehorra gainea bota beharko dute.

Hobari bidezko tarifikazioa, urtarriletik aurrera

Udalak hondakinen arloan ezarri nahi duen sortze kopuruaren araberako tarifikazio sistema berriaren oinarrietako bat ere bada konposguneena. “Ondo” bereizten eta birziklatzen duten etxeei zaborraren tasan hobariak aplikatuko dizkiete, urtarriletik aurrera. Alegia, hondakin gutxien sortzen duenak edo organikoa gehien konpostatzen duenak, beherapenak edukiko ditu tasan.

Sasieta Mankomunitateko eta Zaldibiako Udaleko ordezkariak eta langileak, ostiralean. Sasietak formazio kanpainak bideratuko ditu./Aimar Maiz

2023ko urte berriarekin batera, hiru hilabeteka kobratuko du udalak tasa, eta hor ikusiko du zergadun bakoitzak zenbateko hobaria lortu duen. Giltza elektronikoen kuboen zenbakien bidez neurtuko dute etxe bakoitzaren sortzea eta bereiztea.

“Konposta egiten ahalegina egiten duenak , hobari propioa izango du. Momentuz, atez atekoan organiko bilketan gutxien ateratzen duenaren berdina da. Gerora, bilketa hori kentzen denean, hobari hori askoz handiagoa izatea aurreikusten da. Pizgarri bat da, alde horretatik”, gehitu du Luloagak.

Auzokonpostaren ideia Itsasondotik hartu dutela aitortu du zinegotziak. Baina beste modu batzuk ere onartu dituzte, organikoa etxean tratatzen dutenek ere hobaria lortu ahal izan dezaten.

Hala, etxe bakoitzak bere konposta egiteko deialdia ere egin du udalak. Hobari berdina aplikatuko zaie organikoa biltzen ez zaien etxeetakoei, “beti ere ondo egiten badute”. “Hobariak ondo egiteko jarri ditugu. Kuboan aterako duela esaten duenari, ateratzen duen zenbatekoaren arabera aplikatuko zaio hobaria. Hau da, kuboan egingo duela esan eta ez badu ateratzen, ez dauka hobaririk, tasa osorik ordaindu beharko du. Aldiz, esaten badigu auzokonpost bidez egingo duela, guk hala egingo duela bermatuko dugu, txartelaren erabileraren bidez”.

Udalak kalkulu bat egina dauka, etxe batek organikoa ongi lantzeko gutxienez zenbat aldiz atera beharko lukeen neurria emango diena. Gehieneko kopurua, berriz, bilketa guztietan ateratzea izango da. Etxean konposta egiten duenak ere izena eta helbidea eman beharko dio udalari, “konpostagailua non dagoen ziurta dezagun”.

Etxean konpost propioa egiteaz gain, beste aukera bat ere badago. “Landa eremukoak izanda hainbat etxetan animaliak dituztenez,  etxe askotan organikoa animaliei emateko aukera daukate. Horiek ere hobari berdina izango lukete organikoa jasotzen ez badiegu. Eskaera orria ere berdina da”.

Mendi-Ondo auzunean kokatutako konposgunea. Organikoa botatzeko lau kaxa handi, eta materia lehorra gordetzeko txikiago bat ditu. /Aimar Maiz

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut