Lazkaoko Jabetze Eskolarako zabaldu dute izen-ematea
Jabetze Eskolak ikasturtea urriaren 1ean hasiko du, Lazkaon. Izena emateko epea zabaldu du udalaren Berdintasun Sailak, irailaren 27ra arte. Egitarauari dagokionez, bost tailer, ikastaro eta emanaldi antolatu dituzte.
Ehoziri-langileen topaketa izango da urriaren 1ean, 10:00etatik 13:00etara, Lazkaoko plazan. Urriaren 3an hasita, urriko, azaroko eta abenduko astelehenetan (15:30-17:00) zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa emango du Abian fisioterapia zentroko Saioa Baenak, 10 saiotan.
Irakurketa feminista taldea
Urriaren 6an, Urrup taldeak Tupper Sex antzezlana egingo du (Arerian, 20:30); urriaren 18an eta 25ean katarroentzako erremedio naturalak azalduko ditu Ainitze Salak. Irakurketa feminista taldea Iratxe Retolazak gidatuko du, urriaren 17an hasita, ekainera arte hilean behin.













