Elkartasuna garaile Talidomidaren kaltetuen aldeko lasterketan
Talidomidak kaltetuen egoera gizarteratzeko bosgarren jardunaldia egin dute Legorretan. Horren baitan ekintza desberdinak egin dituzte azken egunotan, hala nola, lasterketa herrikoia, urtez urte indar handiagoa hartzen ari dena. 116 lagunek hartu zuten parte (91 gizonezko eta 25 emakumezko), eta denetan azkarrenak Xabier Sanchez Elorza idiazabaldarra eta Maialen Gurrutxaga Perez andoaindarra izan dira.
Sailkapenaz harago elkartasuna izan zen garaile nagusia. Zure irrifarra, nire indarra elkarteko hainbat kidek hartu zuten lasterketan, eta probak helburu solidarioa ere bazuenez, elkarteari bideratu zioten izen-ematearekin lortutako dirua.
Xabin Fernandez
Xabin Fernandez Zubeldia herritarrari ere keinu egin nahi izan zioten sari banaketa ekitaldian. Bost edizioetan parte hartu du, eta herrian antolatzen diren ekitaldiekiko duen konpromisoa aintzat hartuta, txapel bat eman zioten opari.













