Joseba Aranburu izango da Ordiziako alkatetzarako EAJren hautagaia
Joseba Aranburu Ganzarain izango da Ordiziako alkatetzarako EAJren hautagaia, 2023ko maiatzean ospatuko diren udal hauteskundeetan. D’Elikatuz zentroan egin zuten agerraldian egin zuten publiko erabakia.
Joseba Aranburuk, 46 urte ditu, nekazaritza ingeniaria da, eta eskarmentua du jendaurreko lanetan, 22 urte eman ditu horrelako zereginetan. Duela zortzi urte ekin zuen ibilbidea politikagintzan; Ordiziako Udaleko zinegotzia da, eta azken agintaldian Lurralde eta Antolakuntza batzordeetako kide izan da.













