Ordutegi berria izango du Idiazabalgo Turismo Bulegoak
IDIAZABAL // Turismo Bulegoak ordutegi berria izango du udazkenean. Larunbatetan, zubietan eta jai egunetan 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara egongo da irekita. Igandetan, berriz, goizez bakarrik irekiko dute, 11:00etatik 14:00etara. Astelehenetik ostiralera taldeentzat zabalduko dute, hitzorduarekin. www.idiazabalturismo.com helbidean egin daiteke erreserba.













