Sei hilabetez peoi lana egiteko lan eskaintza
LEGORRETA // Lanbideren diru laguntza baten bidez, Legorretako Udalak lan eskaintza bat egin du, sei hilabetez peoi lanak egiteko pertsona bat kontratatzeko.
Lanbiden eman behar da izena. Legorretako udalaren edo Lanbideren webgunean sartuta aurki daiteke eskaintzaren inguruko informazio gehiago. Urriaren 14a izango da izena emateko azken eguna.













