Pilota txapelketa herrikokoiko izen ematea zabalik dago
PILOTA // Zumarragako Pilota Txapelketa herrikoian izena emateko epea ireki du Kirolzalek. Bikoteka edo bakarka eman dezakete izena Urretxurekin eta Zumarragarekin harremana duten 16 urtetik gorako pertsona guztiek. Izena emateko epea urriaren 23ra arte egongo da zabalik, kirolzale.eus webgunean.













