Bigarren igogailua eraikitzen ari dira Zuhaizti gizarte zentroan
Aurretik zegoen igogailua ere berrituko dutela adierazi Adur Ezenarro Ordiziako alkateak.
Zuhaizti zentroan igogailu berria eraikitzeko lanak hasi dituzte, eta hala, “bigarren igogailu bat izango dute erabilgarri, tabernaren ondoan, gaur egun dagoenaren alboan”, azaldu du Adur Ezenarro Ordiziako alkateak. “Irisgarritasuna hobetzeko lanak izango dira, bertako erabiltzaileek erraztasun handiagoz ibil daitezen”, zehaztu du alkateak.
Gainera, jakinarazi du gaur egungo igogailua ere berritu egingo dutela, “dituen dimentsioak handituz eta kabina hobetuz, beraz, bi igogailu berri izango ditugu Zuhaiztin”. Igogailu berriarekin “eguneko zentroa eta egunero arreta zentroko erabiltzaleak zatitu egingo ditu, jende fluxua askoz ere hobeto banatuz”. Urte amaierarako lanak bukatuta egotea aurreikusten da, eta 270.000 eurotako aurrekontua izango du. Ezenarrok gogoratu du, “Ordizia 2030 Ekintza Planeko 12.29 puntuan jasota” dagoela ekintza hau.