Brinkolako hariztietan gauzatzen ari den basogintza eredu berria ezagutzeko txangoa egin dute
Arriurdin auzo elkarteak antolatu du irteera, eta 80-bat lagunek parte hartu dute. Barrendiola urtegiaren inguruan daude hariztiak, eta Errez kooperatiba elkartea ari da lantzen proiektua
Brinkolako Arriurdin elkarteak antolatuta, eta basogintzan lanean diharduen Errez Kooperatiba Txikiko kideen laguntzarekin, Barrendiola urtegi inguruko hariztiak ezagutzera emateko txangoa egin zuten larunbat goizean 80-bat lagunek.
Txangoaren helburua pinua ardatz duen basogintzarako alternatiba badagoela erakustea zen, eta horretarako, Errez kooperatibako kideek Barrendiola inguruko hariztietan martxan duten proiektua eman zuten ezagutzera bertatik bertara.
ARGAZKIAK: Maria Sarasola