Oianguko lehenen mailako bi bikoteak, aurrez aurre
ORDIZIA // Ordiziago Oiangu paleta taldeko lehen mailako bikote batek lortu du finalean egotea. Zeinek ez dago argi, ordea. Izan ere, Oianguko bi bikote elkarren aurka arituko dira finalerdietan,finalerako txartelaren borrokan. Irastorza eta Andonegik Ibarguren eta Olaranen aurka jokatuko dute, zehazki. Bigarren mailan lehiatu diren bi bikoteak ere finalaurrekoan dira.













