Amalur taldeak lehen aldiz mendi bizikleta irteera antolatu du
LAZKAO // Igandeko txangoa, oinez egin beharrean, mendi bizikletarekin egitea proposatu du Lazkaoko Amalur mendi taldeak, lehenengo aldiz. Urbasan (Nafarroa), Bioitza kanpinean hasi eta bukatuko da ibilbide zirkularra (50 km, 800 m desnibela, 5 ordu). Teknikoki erraza da. Lazkaoko plazan 08:00etan elkartu, eta Bioitzatik 09:00etan abiatuko dira. Izena gaurko eman behar da (amalur.me@ gmail.com; 635 200 810).













