Euskal jantziei buruzko mahai ingurua, hilaren 26an
ORMAIZTEGI // Zumalakarregi Museoak euskal jantzien ikerketen bueltako mahai ingurua antolatu du urriaren 26rako, Gizarte Etxean. Elena Tuduri. Erramuaren sekretua. Euskal jantzien ikerketan aitzindaria eta Goikoetxea bilduma erakusketaren aurretik egindako ikerketa aurkeztuko dute Mikel Prieto ikerlariak, Emilio Latorre Elena Tuduriren bilobak eta Ane Albisu eta Elur Ulibarrena euskal jantzien ondarean adituek. Izena ematea komeni da.












