Herri baratzeen udal araudia osatzeko kontsulta, Olaberrian
OLABERRIA // Olaberriko baratze parkearen erabilera, gozamena eta aprobetxamendua arautuko ditu udalak, baita lur zatien esleipena, laborantza-jarduera eta erabiltzaileen erantzukizuna ere. Araudiaren zirriborroa prestatu du, eta herritarrek ekarpenak eta iritziak eman ditzaten, kontsulta epea zabaldu du urrian zeharrerako. Arau izaera edukiko du proposamenak, behin betiko onartutakoan.












