Monjardingo gaztelura eta upategi batera bisita
IDIAZABAL // Idiazabal Kirol Elkarteko Mendi Sailak antolatuta, Deio-Monjardingo gaztelura irteera egingo dute izena eman duten hamaika lagunek, larunbatean. Herriko plazatik 08:00-etan irtengo dira. Villamayor de Monjardin inguruan bi ordu eta erdiko mendi ibilaldia egingo dute. Gaztelua bisitatu ondoren, Castillo de Monjardin upategian bisita gidatua egingo dute, eta bertan dastatze-menua bazkalduko dute. Egun osoko irteera izango da. Iluntzean itzuliko dira.













