Beasaingo ziklo kros proba bertan behera geratu da azkenean
BEASAIN // Beasaingo Ziklo Kros Sari Nagusia Euskal Herriko Ziklo Kros ranking-etik kanpo geratu da, bertan behera geratu baita lasterketa. Azaroaren 19an zen jokatzekoa. Iñigo Apaolaza Loinaz Txirrindularitza Elkarteko kideak azaldu du «nagusiki ibilbidean arazoak» izan dituztelako hartu dutela erabakia, «penaz». Goierrin hiru ziklo kros proba jokatuko dira: Legazpin, Seguran eta Ormaiztegin.













