Elkarretaratzea deitu dute euskal presoen eskubideen alde
ORDIZIA // Etxerat-ek deituta, astelehenero 20:00etan elkarretaratzea egiten da Ordiziako toki ezberdinetan euskal presoen eskubideen alde. Datorren astelehenean, urriaren 24ean, Eguzki atean izango da, hau da, Urdaneta kaleko 1 zenbakian. Urriaren 31n, tren geltokiaren aurrean egingo dute.













