Igandean bularreko minbiziaren aurkako elkartasun ekintzak
ZUMARRAGA // Geltokiko merkatariek eta ostalariek bularreko minbiziaren ikerketaren aldeko azoka solidarioa antolatu dute iganderako. Bertan, Katxalin martxarako kamisetak ere salduko dituzte. Azoka geltokiko plazan egingo dute, 10:00etatik 14:30era. Gainera, 12:00etatik 14:00etara, Patxi Luquek kontzertua egingo du eta sardina-jana egingo dute. Luquek doan joko du.













