Zikloturistak abiatu dira

Beasaingo Txirrindularia-La Ciclista Goierri zikloturista martxa goizeko 9etan abiatu da Loinazpe institutu aurretik, 264 partaiderekin, horietatik 102 emakumeak. 40 eta 80 kilometroko bi ibilbide dituzte aukeran.

Mari Carmen Diaz de Lezana bere bilobarekin, Leire Artola alkateak oparia eman dion unean

Erronka Bila taldeak antolatutako Txirrindularia-La Ciclista Goierri zikloturista martxa hasi da. Goizeko 9ak pasata atera dira txirrindulariak Loinazko institutu paretik Ordizia aldera, German Urteagak bertsoekin ongi-etorria egin eta gero. Partaideek 40 eta 80 kilometroko bi ibilbide dituzte aukeran, biak Goierriko errepideetan zehar.

Martxak 264 partaide elkartu ditu, horietatik 102 emakumeak. Antolatzaileak oso pozik agertu dira deialdiaren erantzunarekin, batez ere emakumeen partaidetza ikusita, “espero genuenaren bikoitza” delako.

Emakume horien artean 1 zenbakidun dortsalarekin atera da  Mari Carmen Diaz de Lezana (Orduña, 1943) bizkaitarra. Martxako emakumerik beteranoena da, eta Leire Artola alkateak opari bat eman dio bizikleta gainean abiatu aurretik. Diaz de Lezana bere bilobarekin etorri da Beasainera martxa honetan parte hartzera.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa