Etzi hasiko dira Aramako San Martin jaiak

Jai hasierako txupinazoa 19:00etan botako dute. Gaur, berriz, 19:00etan, gaztain-koskatze herrikoia izango da, haur-txokoan.

Ostegunean, etzi, Aramako San Martin jaiak hasiko dira. Jaien hasierako txupinazoa 19:00etan botako dute, eta igandera arte jai giroan murgilduko dira herritarrak. Ostiralean San Martin eguna ospatuko dute. Festen hasiera baino lehen, gaur, 19:00etan, gaztain-koskatze herrikoia izango da haur-txokoan.

2022 San Martin jaietako egitaraua:

  • Gaur, asteartea:
    • Gaztain-koskatze herrikoia haur-txokoan, 19:00etan.
  • Etzi, osteguna:
    • Jai hasierako txupinazoa, 19:00etan.
    • Iñaki eta Intsausti trikitilariak plazan, 20:00etan.
    • Gaztain jana plazan, 20:30ean.
  • Azaroak 11, ostirala:
    • Meza nagusia, 11:00etan.
    • Hamaiketakoa Arrikutz elkartean, 11:30ean.
    • Gazteekin karpa atontzea (Olinpiadak), 12:00etan.
    • Toka lehiaketa plazan, 13:00etan.
    • Herri-kirol jolasak frontoian eta mokadutxoa jarraian, 19:00etan.Azaroak 11, ostirala:
    • Mugi Panderoa taldea plazan, 23:00etan.
  • Azaroak 12, larunbata:
    • Txan Magoa plazan, 12:00etan.
    • Herri-bazkaria Iriarte aretoan, 14:00etan.
    • Trikitilariak, zozketak, jolasak…16:00etan.
    • Mozorro festa, 19:00etan. Gaia ‘Olinpiadak’ izango da.
    • Iratzar taldea plazan, 23:00etan.
  • Azaroak 13, igandea:
    • Puzgarriak frontoian, 12:00etan.
    • Txakolin dastaketa plazan, 12:30ean.
    • Puzgarriak frontoian, 17:00etan.
    • Patata tortilla lehiaketa plazan, 19:00etan.
    • Festetako azken mokadua plazan, 20:00etan.
    • Festa amaierako suak, 21:00etan.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa