Jon Aranburuk lortu du mundu mailako finalerako txartela
IDIAZABAL // Jon Aranburu kulturistak bigarren egin du asteburuan Cordoban (Espainia) jokatutako munduko txapelketarako sailkapenean, taila handiko Men’s Fitness mailan. Brontzezko zilarrarekin batera Pragan jokatuko den munduko txapelketarako txartela lortu du. Halere, «sentsazio nahikoa txarrekin» amaitu zuen saioa. Epaileen erabakiarekin ez zetorren bat idiazabaldarra. «Gauza onekin geldituko naiz, ez direla gutxi. Erabat eskertuta nago». Taila handiko Men’s Physique mailan seigarren egin zuen.













