Helduen sailean irabazi du Olaizolak, eta 18 urtetik beherakoen atalean Ojangurenek. 2023o herriko egutegirako baliatuko dituzte lehiaketara aurkeztutako irudiak.

Olaberriko 2022ko argazki lehiaketa Koro Olaizola herritarrak irabazi du, helduen mailan. Azaroaren lehenean egin zuten sari banaketa, udaletxean. Aurreneko postuak osatzeko, bigarren Irati Mosteiro eta hirugarren Amaia Odriozola geratu ziren.
Hemezortzi urtetik beherakoen mailan, berriz, lehenengo saria Laida Ojangurenek jaso du. Bigarren Telmo Sese izan da, eta hirugarren Maialen Agirre.
Lehiaketa-deialdi horretan jasotako argazkiak aukeratuta, udalak 2023ko herriko egutegia aterako du, etxeetara banatzeko. Sari banaketaren ondoren gaztaina erre jana egin zuten.

Olaberriko gaina. Herria izan da argazki lehiaketan erretratatzeko gaia./Aimar Maiz