Pump Truck berria inauguratuko dute Idiazabalen, larunbatean

Herritar guztiak gonbidatuta daude irekierarako antolatu duten bizikleta festara.

Azpiegitura berriaren ikuspegia, dronaren hartuta. Argazkia: Idiazabalgo Udala

Pump Truck berria egin dute Idiazabalen, Pilarrenearen atzeko aldean, eta larunbatean izango da irekiera ofiziala. Irekiera modu berezian ospatu nahi duenez Udalak, ekitaldi soil bat baino gehiago, bizikleta festa bat izango da, 15:30ean hasita. Ordu horretan, gune berriaren aurkezpena egingo dute lehenik, eta erakustaldia ere egingo dute, horrela, ofizialki irekita geratuko delarik. Jarraian, ikastaroak izango dira bizikletazaleentzat, Idiazabalgo mendi bizikleta zaletuen taldearen laguntzarekin. Herritar guztiak gonbidatuta daude azpiegitura berria ezagutzera, eta animatuz gero, ikastaroetan parte hartzera ere.

 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa