'Apaiz kartzela' dokumentala eta solasaldia, igandean
LEGORRETA // Apaiz kartzela dokumentala emango dute igandean Legorretako Herri Antzokian, 18:00etan. 1968 eta 1976 urteen artean Zamorako (Espainia) apaizen kartzelan preso egon ziren lau apaiz presondegira itzuliko dira. Konkordatu-kartzela hori Francok berak sortu zuen, Vatikanoarekin sinatutako Konkordatua baliatuta. Dokumentalaren ondoren, Ritxi Lizartarekin eta Xabier Amurizarekin solasaldia izango da.













