Joxemai Ormazabal EH Bilduren alkategai izango da Lazkaon
Joxemai Ormazabal Sukia izango da EH Bilduren Lazkaoko Udalerako zerrendaburua eta alkategaia, 2023ko udal hauteskundeetan. Alderdiak atzo jakinarazi du barne prozesuaren eta bozketaren berri. 2019an ere zerrendaburu aurkeztu zen Ormazabal, eta zinegotzi eta EH Bilduren udal taldearen bozeramailea da 2019-2023 agintaldian.
EH Bilduk urriaren 13an hasi zuen barne-prozesua hautagaiak zehazteko alkategaiaren berri bakarrik eman dute, hauteskunde batzorde bat eratuta. Hautagaiak proposatzerako garaian, Ormazabal izan da barne hautagai bakarra, Lazkaoko Mahaiak proposatua. Batzarrean berretsi zuten kideek.
Azkenik, Lazkaoko bilkideen bozketak izendatu du; alderdikideen %90ek parte hartu du, eta %100ek baiezkoa eman diote.
Berriro bi hautagai berak
2019tik udalean, Ormazabalek dauka oposizioko zinegotziari dagokion egun erdiko liberazioa. Udaleko batzorde guztietan parte hartu du.
Maiatzean, beraz, bi udal taldeen gaur egungo buruak izango dira berriro zerrendaburu: Ormazabal EH Bildun, eta EAJk Kepa Zubiarrain izendatua du.













