Ikasleek Botikaxaharren joko dute, 18:30ean. 18:20ean trikitilarien kalejira aterako da Segurako plazatik.
Santa Zezilia musikarien zaindariaren eguna azaroaren 22an izango da. Hurrengo egunean, hilaren 23an, egunari lotutako kontzertua egingo dute Tobera Musika Eskolako Mutiloako, Segurako, Zegamako eta Zeraingo ikasleek. Segurako Botikaxahar kulturgunean izango da kontzertua, 18:30ean. Izadi Argaizek eta Ibai Izagirrek aurkeztuko dute saioa. Aurretik, 18:20ean, trikitilarien kalejira irtengo da Segurako plazatik.
Euskal Herriko musika eskolen elkarteak antolatutako Mudikalean ekimenaren barruan kokatu dute emanaldia. Egunean bertan, doako autobus-zerbitzua egongo da ikasleentzat, Zegama eta Segura artean. Irteerak 16:45ean eta 17:45ean izango dira, Zegamako Eroski paretik, eta itzulera 20:40ean Segurako plazatik.
Euskaraldian Arigune izango da Tobera. Horri keinu egiteko, egitarauan jasotako piezen %70 euskal errepertoriokoak izango dira. Hemen joko dituzten piezak:
- Andre Madalen (fandangoa)
- Santimamiña eta neska zaharrak (kalejira eta arin-arina)
- Beti eskamak kentzen (herri-kalejira)
- Blackbird (The Beatles)
- The Munsters Theme (Jack Marshall)
- Txoria txori (Mikel Laboa)
- Ametsetan (ETS)
- Greensleeves (Erresuma Batuko herri-doinua)
- Paristik natorren (Txirri, Mirri eta Txiribiton)
- Maiteak galde egin zautan (Imanol Larzabal)
- Sarri sarri (Kortatu), Ainhoa Enatarriagak moldatuta
- El artista (Scott Joplin)
- Summer love (Martha Mier)
- Udazken koloretan (Benito Lertxundi), Ainhoa Enatarriagak moldatuta
- Behin batian Loiolan (John Denverren jatorrizkoa, Egan-ek moldatuta)
- Uso txuria (herri-abestia)